Itxi

Musika

Musika klasikoa

Bueltan da 'Música-Musika', hiru egunetan 70 kontzertu eskainiz

Pirinioen alde bietan gailendu ziren musika konpositorerik onenak aukeratu dituztenez, "Elkarri Begira" izena jarri diote aurtengo edizioari.

  • Azkuna, Musika-Música

    Azkuna, Musika-Música

Bilbao 700 Fundazioak Bilboko udaleko Kultura sailaren babesarekin, "Musika-Música" izeneko jaialdiaren 12. edizioa antolatu du. Martxoaren 1etik 3ra 70 kontzertu eskainiko dira Euskalduna Jauregian. Jaialdiaren ardatza XIX. mendearen azken erdialdean eta XX. mende hasieran Espainian eta Frantzian sorturiko musika izango da.

Pirinioen alde bietan gailendu ziren musika konpositorerik onenak aukeratu dituztenez, "Elkarri Begira" izena jarri diote aurtengo edizioari. Albeniz, Granados, Falla, Turina eta Guridiren ondoan, Fauré, Debussy edo Ravelen koposizioak entzungo dira. 70 kontzertu izango dira hiru egunetan.

Betiko legez, sarrerak bost eta bederatzi euro artean salduko dira, denen eskura egon daitezen. Musika-Música jaialdiaren helburu nagusiena musika klasikoa hedatzea denez, aurten ere antzezlan bereziak antolatu dituzte eskola umeentzat. 36 ikastetxek parte hartuko dute.

"Elkar begira" lelopean, XIX. mendearen bigarren erdialdetik XX. mende erdialdera aparteko musika sortu eta musika garaikidearen oinarriak finkatu zituzten konposagile euskaldun, espainiar eta frantsesen lanak izango ditu abiapuntu jaialdiak. Hiru egunetan, 70 kontzertu eskainiko dira, Albeniz, Granados, Guridi, Ravel edo Bizeten lanak interpretatuz. Hala ere, hain ezagunak izan ez arren, musika aberasten lagundu zuten beste zenbait musikagileren lanari ere garrantzia eman nahi diote aurten. Ohikoa denez, etxeko eta kanpoko musika eskola eta kontserbatorioek parte hartuko dute Musika-Música jaialdian. Guztira 600 artista gaztek parte hartuko dute musikari ospetsuekin batera. Madril edo ta Pontevedrako kontserbatorioak lehenengoz izango dira jaialdian.