Itxi

Musika

Bilduma

XX. mendeko euskal sinfonismoaren historiari amaiera

Cristina Uriarte kultura sailburuak esan duenez, Bilboko orkestra eta Euskadikoa batzeari buruz Jaurlaritzan "ez dago ezer esanda".

1:32

Euskadiko Orkestra Sinfonikoari Miramoneko egoitzan lehen bisita egin dio Cristina Uriarte kultura sailburuak, orkestrako presidentea ere bada-eta karguz. Bertan, euskal konpositoreen bildumaren azken diskoaren aurkezpena egin dute: Carmelo Bernaolaren musikarekin ateratakoa. Hamabosgarren lan honek ixten du euskal sinfonismoaren historia.

Bilboko orkestra eta Euskadikoa batzeari buruz Jaurlaritzan ez dagoela ezer esanda adierazi du sailburuak.

Kultura sailburu eta Euskadiko Orkestrako presidente bezala Miramoneko Orkestraren egoitzara egin duen lehen bisitan, Cristina Uriartek babesa eta atxikimendua eman die eta Bilboko orkestrarekin bat egiteko entzun diren ahotsei ez dagoela Jaurlaritzaren mahai gainean ezer erantzun die.

Argazki zaharrean ikusten dira Jesus Guridi eta Carmelo Bernaola 1956an Madrilen, maisu eta ikasle zirenean. Kasualitatez aurkitu du biografoak argazkia eta ondo islatzen du bildumaren izpiritua. Musikari hauekin hasi eta bukatu da hamasei urteotako lana XX. mendeko euskal sinfonismoaren historia osatzeko ateratako CDak. Gehienak sekula ez edo gutxi entzundako lanak.

Bernaola beraren ikasle eta 90eko hamarkadan orkestraren zuendari izandako Juanjo Menak zuzendu zuen grabazioa joan den abuztuan. Bernaolaren azken urtetako lanak dira: "Piezas caprichosas" (Leticia Moreno biolin bakarlariarekin), "2. Sinfonia", "Fantasias eta Fanfarria" preludio sekula estreinatu gabeko partitura bilduma amaituta lirika eta egungo konpositoreetan jarriko du lana orkestrak, zine musikari keinuak eginez.