Itxi

Musika

Ikuskizuna

Ara Malikianek eta Zapata tenoreak 'Los divinos' ekarri dute Bilbora

Kantu lirikoa eta opera lantzen dute, umorearekin eta birtuosismoz betetako ikuskizunean. Bilboko Camposen izango da, ostiralean eta larunbatean.

  • Ara Malikian. Argazkia: EITB

    Ara Malikian. Argazkia: EITB

Ara Malikian biolin-jotzaileak eta Jose Manuel Zapata tenoreak bat egin dute "Los divinos" ikuskizunean. Kantu lirikoa eta opera lantzen dute, umorearekin eta birtuosismoz betetako ikuskizunean. Bilboko Camposen izango da, ostiralean eta larunbatean, 20:00etatik aurrera. Musika klasikoa publiko guztietara zabaltzeko aukera da eta Marisol Rozok zuzentzen du. Sarrerak 12 eta 25 euro bitartean eskuratu daitezke.

Bost musikari klasikloren istorioa da "Los divinos", kantu lirikoaren maisuaren semeak. Ludovico jaiotzerakoan aldatzen da "Los Divinos"en bizitza; hainbat kontu zentzugabe gertatzen dira, batzutan zentzu handirik gabe. "Los divinos" musika eta antzezlana uztartzen dituen ikuskizuna da eta surrealismoa, ametsak, erokeria, bihurrikeria eta partehartzaileen bikaintasuna agerian gelditzen dira.

Opera eta musika errepertorioa egile hauena da: Tchaikovsky, Verdi, Mascagni, Dvorak, Di Capua, Paganini, Albéniz, Saint-Saens, besteak beste, publikoaren adinak garrantzia izan ez dezan.