Itxi

Musika

Denboraldia

13 programa eta 50 kontzertu EOSaren datorren denboraldian

Gasteizen hasi eta Iruñean amaituko da. Judith Jauregi gonbidatu izango dute eta Ken Zazpirekin disko bat grabatuko dute. Hori bai, ez dira nazioarteko biran irtengo.

1:59

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak prest du hurrengo denboraldia. Urriaren 7tik ekainaren 4ra bitartean iraungo du. Gasteizen hasiko da eta Iruñean amaitu. 13 programa ezberdin eta 50 kontzertu emango dituzte.

Iruñeko Baluarten jo zuen atzo eta gaur Donostiako Kursaalen da Euskadiko Orkestra entzungai, baina begiak datorren denboraldian jarrita dauzka.

13 programa ezberdin, 50 kontzertu ditu hitzartuta. Eta Teresa Catalan musikagilearen "Printzesaren dantza" estreinatuko da.

Andres Orozco Estrada zuzendaria joan egin da, eta berri bila dabil orkestra. Ez du oraindik inorekin itxi.

Zuzendari gonbidatuak, Andrey Boreykoren batutak hasi eta itxiko du denboraldia. Pieza zaila Stravinskyren "Udaberriaren sagaratzea" taularatuz hasiko dute.

Hain da pieza zaila Parisen estreinatu zutenean 100 entsegu eskatu zituela dio zuzendariak. Hemen hiruzpalau egingo dituzte.

Bakarlarien artean Judith Jauregi pianista donostiarrak irekiko du denboraldia. Orkestraren bestelako jarduerak anitzak matinéak, Ken Zazpirekin grabazioa, etab. Bizi-bizi ibiliko da, baina nazioarteko biran irten gabe aurten.