Itxi

Musika

Polemika

Greba mehatxua Nafarroako Orkestra Sinfonikoan

Enpresa eta musikarien arteko jarrerak hurbiltzen ez badira, ez dira larunbatean 'El Mondo Della Luna' operaren estreinaldira joango Bilbora. EiTBk jakin duenez, funtzioa mantenduko litzateke.

1:24

Nafarroako orkestra ez da larunbatean 'Il Mondo Della Luna' operaren estreinaldira joango, Bilboko Arriaga Antzokira, enpresaren eta musikarien arteko jarrerak hurbiltzen ez badira. Enpresa batzordeak prentsaurrekoan esan duenez, "egoera eutsiezina" sortu da orkestran eta aurreratu dutenez, larunbatean ez dira Bilbora joango, ez badira akordio batera iristen edo hurbiltzen. Halere, EiTBk jakin duenez, larunbateko funtzioa mantenduko litzateke, Nafarroako orkestra joan edo ez.

Bere aldetik, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzak 2013-2014 denboraldia aurkeztu du eta esan dutenez, ez dira batzordearekin eseriko larunbateko greba bertan behera utzi arte. Batzordeak esan duenez, hainbat bilera eskatu dituzte zuzendaritzarekin, baina ezezko erantzuna jaso dute beti.

Gainera, iazko denboralditik ordaindu gabeko soldatak daudela goraipatu dute (5.000 euro inguru musikari bakoitzeko) eta enpresak ez omen ditu kontratuak bete (atseden orduak, etab). Gainera, 2013-2014 denboraldiko programa hedabideetan ezagutu dutela salatu dute eta baita orkestrako zuzendari berria ere.