Itxi

Musika

Unibertsitatea

Mikel Laboa katedra aurkeztu du EHUk

Erredakzioa

Proiektuaren helburua euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea da.

  • EHUren Mikel Laboa katedraren aurkezpena. Argazkia: EiTB

    EHUren Mikel Laboa katedraren aurkezpena. Argazkia: EiTB

EHUk eta Gipuzkoako Foru Aldundiak hitzarmen bidez bultzatua, Mikel Laboa Katedra aurkeztu dute ostiral honetan, Donostiako campusean. Horren helburu nagusia euskal arteari buruzko ikerketa zientifikoa bultzatzea eta gizartearen ondare intelektual, humanistiko, kultural eta zientifikoa aberastea da.

Ekimen horri lotuta emango dituzten diru-laguntzen artean, garrantzitsuenetakoa ikerketarako erabiliko dena izango da. Horrela, tesia garatzeko hiru urteko kontratua eskainiko dute, eta, Mikel Laboari buruzko lanek lehentasuna izango duten arren, deialdi irekia izango da.

Horrez gain, master amaierako lanak babesteko hiru mila euroko hiru diru-laguntza emango dituzte.

EHUren helburua arlo artistikoa sustatzea ere bada, eta hiruna mila euroko diru-laguntzak emango dituzte arte plastikoetarako eta antzerkigintzarako.