Musika
Kontzertuak
Agortu egin dira Fito Bilboko Arriaga Antzokian ikusteko sarrerak
Antzoki eta auditoriotan egiten ari den birari amaiera emango dio horrela bakarlari bilbotarrak eta jasotako dirua Elikagaien Bankuari emango diote. Emanaldiak urriaren 5ean eta 6an izango dira.
-
Fito Cabrales zuzenean. Argazkia: EFE
Fito y Fitipaldis taldeak ongintzazko bi kontzertu eskainiko ditu urriaren 5ean eta 6an eta sarrerak gaur jarri dituzte salgai. Sarrerak bi ordu baino gutxiagoan agortu egin dira.
Bilboko Arriaga Antzokian egingo diren bi emanaldi horiekin amaitutzat emango du antzerki eta auditoriotan egiten ari den bira. Emanaldi horietan jasotako dirua Bizkaiko Elikagaien Bankuari emango diote eta baita egile eskubideengatik irabazitakoa eta biran parte hartzen duten langile guztien soldata ere.
Estatu osoan zehar eskaini dituen 46 kontzertuen ostean, Arriaga Antzokikoek taldeak 2012an hasi zuen birari amaiera emango diote.
Kontzertuetako 2.224 sarrerak 20 eta 40 euro bitarteko prezioa izan dute. Guztira, 78.176 euro bilduko dituzte.