Itxi

Musika

Jaialdiak

Kutxa Kultur Festibala, ate joka

Crystal Fighters, Dinosaur Jr, Delorean, Junip, Dover, Belako eta beste hainbat talde izango dira asteburu honetan Igeldoko jolas parkean.

1:38
Kutxa Kultur Lou Tupet EITB

Datozen ostirala eta larunbatean Donostiako Igeldo jolas parkean izango da bigarren urtez Kutxa Kultur Festibala.

Hiiriko ikur den gunean joko dute dezenaka taldek. Kartelburu nazioarteko izen erakargarriak, Crystal Fighters eta Dinosaur Jr baina bertako taldeak entzuteko aukera paregabea da: Delorean edo Belako esaterako. Bertako taldeak zaindu eta ordutegi egokia eman nahi die ostiral eta larunbatean Igeldoko jolasparkean egingo den Kutxa Kultur Festibalak.

Jendea erakartzeko badira zergatiak: Crystal Fighters Zugarramurdin euren azken diska aurketutako arrakastaz izango dira katelburu ostiralean eta bere bigarren diskoa, Cave Rave, entzuteko aukera eta larunbatean berriz Dinosaur Dr. banda amerikarra bere rock alternatiboa dakar Europatik biran Estatutan entzuteko aukera bakarrean. Beraiekin batera oholtzan, Delorean, Belako, Junip, Dover eta beste dozenaka euskal talde.

16 eurotan dira sarrerak, Gaztekutxa txartela duten %10 merkeago eta 10 eurotan Gazteszenan egingo den afterrak. Agertoki aunitz, haurtzaindegia, azoka txikia eta chill outa egongo da atrakzio parkean.

Musika jaialdietan berezia da tamaika txikikoa, egunekoa, adin guztientzat eginda, giro eta  jendea zainduz iaz lorturiko arrakasta errepikatu nahi dute datorren asteburuan eta eguraldiak lagunztea espero dute.

 

Egitaraua

IRAILAK 6

Agertoki nagusian

-Delorean

-Junip

-Damien Jurado

-Belako

-Allo Darlin

-William Tyler

Dance Hall agertokian

Bukowski DJ Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Grande Days, Buffalo, Codigo Bushido, Jus, Roulot

IRAILAK 7

Agertoki nagusian

-Dinosaur JR.

-Built to Spill

-Dover "Devil Came to Me"

-Crocodiles

-Bobby Bare JR

-Audience

-Disco Doom

Dance Hall agetokian

-Bukowski D Set: Makala, Budin

Kutxa Kultur Musika agertokian

Cohen, UK Bill, Lou Topet, Istrian, Napoka Iria