Itxi

Musika

Amaiera

Agur, Zuloak!

Fermin Muguruzak sortutako taldeak irailaren 27an eskainiko du azken kontzertua, Donostiako Gazteszenan. Aurretik Japonian eta Polonian izango dira.

1:29

Iazko Zinemaldian jarri zuen abian Fermin Muguruzak "Zuloak" proiektua. Dokumentala egin zuen lau neskaren rock taldearekin eta handik kontzertu modura jauzia.

Hasi eta amaierako urtebeteko proiektua zen eta irail honetan emango dituzte azken kontzertuak zuzenean. Hori bai, aurretik kontzertu batzuk eskainiko dituzte.

Fermin Muguruzaren eskutik sortu zen taldea iazko Zinemaldian. Dokumentaletik eszenategietara egin zuten jauzia. 63 kontzertu eman dituzte urtebetean, eta orain, agur esateko garaia heldu da. Sorreratik iragarri baitzuten urtebeteko proiektua zela.

Irail beroa izango da itzali baino lehen. Bilbon larunbatean Runaways taldeari gorazarre eginez joko dute Bilboko Cupulan, eta jarraian Japonian lau emanaldi eta Polonian beste bat eskainiko dute. Azken kontzertua Gaztezenan irailaren 27an izango da, Fermin Muguruza telonero dutela.

Artefaktu transmedia bezala sortu ziren: ausart, trasgresore, egindakoarekin pozik, beste zulo bat bilatuko dute musikan. Agurretik beste rock bikote taldea osatuko da.