Musika
Jaialdia
Mala Rodríguez eta The Whip, gaur, Donostikluba jaialdian
Erredakzioa
Halaber, Mendetz, Deptford Goth eta Graeme Park DJ taldeek ere joko dute.
Eleanor Friedberger, L.A., Za! eta Bill Ryder Jones taldeek ireki zuten Donostikluba jaialdia.
Atzo, Miss Caffeina, Wild Honey, Doble Pletina, Cohete, Kokoshca eta Don The Tiger taldeen txanda izan zen. Osasun arazoak direla eta, Wilhelm & the dancing animals taldeak ezin izan zuen jo, eta disko-jartzaile bat aritu zen haren ordez.
Gaur, saio bikoitza izango da: lehenik eta behin, 20:00etan, Mala Rodríguez arituko da, eta, ondoren, The Whip, Mendetz, Deptford Goth eta Graeme Park DJ.
Bestalde, Larratxo eta Kontadores kultur etxeetan eta klubetan izaten diren eta tokiko taldeek egiten dituzten kontzertuekin osatzen den Donostikluba 2013-14ko zirkuituaren egitarauak, besteak beste, Bigott edota Manel taldeen saioak eskainiko ditu.
Lehen emanaldia urriaren 20an izango da, Intxaurrondoko kultur etxean, Mountain Goats eta Alessi's Ark taldeekin. Urriaren 24an, Bide Ertzean eta Belarmiñak taldeak arituko dira Gazteszenan; azaroaren 7an, Acid Mothers Temple eta Sister Simone and the Holy Balls Le Bukowskyn; eta azaroaren 16an, Kakkmaddafakka eta Planeta Leta Intxaurrondon.
Gainera, azaroaren 22an, Manel eta Herrikojak arituko dira Intxaurrondon; abenduaren 10ean, Destroyer eta Lou Topet izango dira Gazteszenan; abenduaren 13an, Anna Calvi eta Anari, Intxarrondon; abenduaren 28an, Audience eta Luke Amstrong, Antzoki Zaharrean; eta 2014ko apirilaren 30ean, Bigott, Gasteszenan.