Itxi

Musika

Disko berria

Jabier Muguruza, 'Beste hogei' urte irauteko prest

10 kanta berrik osatutako diskoaren bideoklipa egunotan filmatzen ari dira, Azkaraten. "Errua nirea da" kantua aukeratu du.

1:25

Urriaren 24an kaleratuko du Jabier Muguruzak disko berria, "Beste hogei". Hamabigarren lana du bakarlariak, eta musika munduan egindako ibilbidea aitzakia hartuta, beste bi hamarkada gehiago irauteko desioa agertzen du.

10 kanta berrik osatutako diskoaren bideoklipa egunotan filmatzen ari dira, Azkaraten. "Errua nirea da" kantua aukeratu du.

Oihana Altube dantzariak mugimenduak jartzen dizkio kanta ironiko honi. "Gure posibilitateen gainetik bizi izan gara" esaldian oinarrituta egindako kantari. Izan ere, disko berrian bi ildo nagusi daude: aktualitatea eta Jabier Muguruzaren ohiko gaiak.

Angel Katarainek eta Ana Gonzalez Katarainek filmatutako bideoklipa "Beste Hogei" diskoaren bisita txartela izango da.

Muguruzak musikan egindako 20 urteei egiten die erreferentzia, baina baita desio bati ere.

Bere 12. diskoa urriaren 24an kaleratuko dute.