Itxi

Musika

Jaialdia

Mercury Rev eta Anari, BIME Live jaialdian

Luzia Zugadi

Erredakzioa

Inoren Ero Ni, Anai-Arrebak eta Jupiter Jon ere arituko dira BIME Live jaialdian. Gainera, Bilboko hainbat aretotan 21 showcase antolatuko dituzte.

  • MERCURY REV. ARGAZKIA :EFE

    MERCURY REV. ARGAZKIA :EFE

BIME Live jaialdiak hainbat talderen zuzenekoen berri eman du gaur. Orain arte iragarritako artistak ez ezik, Mercury Rev, Anari, The Asteroids Galaxy Tour, The Excitements, Japannese Girls, Inoren Ero Ni, Anai-Arrebak eta Jupiter Jon izango dira, azaroaren 22an eta 23an egingo den jaialdian.

Aurretik, Manic Street Preachers, Passenger, Gossip, John Grant eta beste hainbat musikariren kontzertuak iragarri zituzten.

Showcaseak

Bestalde, Bizkaiko hiriburuko Kafe Antzokiak, Azkenak eta Bilborockek 21 talderen showcaseak hartuko dituzte, azaroaren 19tik 21era, 20:00ak aldera. Jaialdian parte hartuko duten artistetako batzuk ere showcase horietan izango dira.

Kafe Antzokian adibidez, London Grammar, Pale Grey etaWe Were Evergreen arituko dira, asteartean; The Asteroids Galaxy Tour, The Excitements eta de Piano Club, asteazkenean, eta Rich Aucoin, Japanese Girls eta Megan Bonnell, ostegunean. Azkenan, berriz, The Parrots eta Lucia Scansetti, asteartean; Carla Morrison eta Juana Molina, asteazkenean, eta Luke Temple eta Antimatter People, ostegunean.

Bukatzeko, Bilborocken, Filastine, Seward eta Treetop Flyers egongo dira, asteartean; Instituto Mexicano del Sonido, David Fonseca eta Gin Ga, asteazkenean, eta ostegunerako programazio berezia prestatuko dute.

Sarrerak

Urriaren 31ra arte luzatuko dute 89 euroko Pass Pro bonuak erosteko epea. Live/Market bonua 44 eurotan egongo da salgai, urriaren 22ra arte. Eguneko sarrerrek 25 euroko prezioa izango dute.