Itxi

Musika

Maiatzean, Basaurin

Russian Red, Zea Mays eta Smile arituko dira Maz Basauri jaialdian

Luzia Zugadi

Erredakzioa

Aurrenekoz, nazioarteko talde bat izango da Basaurin: The Pains Of Being Pure At Heart. Euskal musikari dagokionez, Willis Drummond, Señores, El Columpio Asesino eta We Are Standard  ere izango dira.

  • Russian Red. Argazkia: Sony

    Russian Red. Argazkia: Sony

MAZ Basauri jaialdiak aurtengo edizioan parte hartuko duten musika taldeen izenak iragarri ditu jada. Maiatzeko hiru larunbat aukeratu dituzte oraingoan, Basauri estilo guztietako doinuz janzteko.

Social Antzokiak Russian Red, Smile, Zea Mays, Willis Drummond eta Señores taldeen emanaldiak hartuko ditu. Gainera, The Pains Of Being Pure At Heart talde estaubatuarra igoko da taula gainera.

Kontzertuak ez ezik, disko jartzaileak ere egongo dira Maz Basaurin. Besteak beste, We Are Standard, El Columpio Asesino, Las Tea Party, Planetaleta, Optigan1, Mr. Chase, Dino Velvet, Les Alsborregach eta Penny Lane arduratutako dira musika jartzeaz.

Bestalde, doako emanaldiak antolatuko dituzte. Lehenengo larunbatean Txikimaz ekimena egingo dute, etxeko txikienei zuzenduta. Horrez gain, aipatutako hiru larunbatetan Juanita y Los Feos, Novedades Carminha, Ricardo Vicente, The Great Barrieri, Ero eta La Hora del Primate arituko dira.