Musika
Jazza
Gregory Porter ahots jazzaren Grammyaren irabazlea Bilbon asteazkenean
Erredakzioa
Saxofoia, bateria, pianoa eta kontrabaxua lagun helduko da kantari arrakastatsua Campos antzokira. Sarrera guztiak salduta daude.
-
Gregory Porter. Argazkia: Blue Note.
Gregory Porter kantariak, jazz kantari onenaren Grammy sariaren irabazleak, Campos Bilboko antzokian emanaldia eskainiko du asteazkenean, hilak 12, sarrera guztiak salduta daudela.
Porter (Los Angeles, AEB, 1971) boskote formatuan helduko da Bizkaiko hiriburura, saxo, bateria, piano eta kontrabaxuaren erritmo eta melodiek lagunduta.
Porterrek jazz kantari onenaren Grammy saria irabazi du, "Liquid Spirit" lanari esker.
New Yorken errotutako taldearen hirugarren diskoa den horretan, soularen eta gospelaren zertzeladak igartzen dira, baina, batik bat, lokal txikietan eta mundu osoko jaialdietan emandako kontzertuetako eskarmentua nabaritzen da.
Porter Blue Note Records diskoetxe erraldoiarekin lan egiten hasi zen 2010ean, eta ordutik gelditu barik dihardu konposatzen, grabatzen eta kontzertuak ematen.
Askoren ustez, "iraultza" ekarri du Porterrek jazzera. Doinu "iradokitzaile eta erakargarriak" lortzen ditu, soul, blues eta jazzetik abiatuta.
Gregory Porter –Ahotsa
Chip Crawford – Pianoa
Emanuel Harrold – Bateria
Aaron James – Baxua
Yohsuke Satoh – Saxoa