Musika
Kontzertua
Steven Seagal Hondarribiko blues jaialdian arituko da
Natxo Velez | eitb.com
Steven Seagal aktorea Gipuzkoako musika jaialdian jotzen egongo da, uztailaren 10ean, bere webgunean iragarri duenez.
-
Steven Seagal
Steven Seagal aktore eta borroka arteetako maisuak kontzertua emango du Hondarribian uztailaren 10ean, taldekideak lagun, webgunean iragarri duenez. Filmetan, ukabilkada, giltza eta ostiko festetan, etsaiak ez ezik, gitarra ere astintzen du Seagalek, eta ibilbide oparoa egin du blues eszenan.
Hondarribiko emanaldia gitarristak Europan zehar egingo duen birari dagokio; Alemania, Frantzia, Eslovakia eta Turkian ere joko du kontzertu sorta horretan. Ibilbide musikal luzean, Seagalek bluesaren erregeak izan ditu alboan; B.B. King, Bo Diddley eta John Lee Hooker, esaterako.
Aktore, borroka arteetako maisu eta musikaria, munduko gitarra bilduma handienetako baten jabea, Hondarribian izango da, beraz, uztailaren 10ean.