Itxi

Musika

Apiriletik irailera

Musika Parkean: sei kontzertu, Donostiako parkeetan

Erredakzioa

Apiriletik irailera, sei kontzertu egingo dituzte Gipuzkoako hiriburuko espazio berdeetan. Lehenengoan, Lauroba eta Howdy arituko dira, apirilaren 12an, Aieten.

Musika Parkean programak sei kontzertu eskainiko ditu 2014an, apiriletik irailera, Donostiako parkeetan. Lehenengoa apirilaren 12an izango da, Aieten, eta Lauroba eta Howdy donostiar taldeek joko dute bertan.

Aurreko urteetan bezala, proiektuaren bultzatzaileek parkeak aisialdirako toki egokitzat indartu nahi dituzte.

Horretarako, apiriletik irailera, otordu eta kontzertuak antolatuko dituzte, hilero, hainbat parketan. Herritarrek zuzeneko musikaz gozatu ahalko dute, jatekoa etxetik eramanda, hiriburuko parkeetako inguru naturalean.

Gainera, aurten Belarretan elkartearen laguntza ere izango dute antolatzaileek. Umeentzako jarduerak antolatuko ditu talde horrek, hala nola narrazioak, muralak... Horrela, helduek eta umeek pasatuko dute ondo Musika Parkean programaren bidez.

Oraindik ez dute behin betiko egitaraua itxi, baina apirilaren 12an abiatuko da, Aieteko parkean, Lauroba eta Howdy donostiar taldeen eskutik.