Musika
Jaialdia
Zuzeneko musikak Olatu Talka hartuko du
Jaialdiaren bostgarren edizioak ehun kontzertu baino gehiago hartuko ditu, maiatzaren 23, 24 eta 25ean eta ekainaren 1ean.
Kantuz aurkeztu dute aurtengo Olatu Talkaren programazioa. Izan ere, jaialdiaren bosgarren edizioak zuzeneko musikari egingo dio kasu beste hainbat kultur espresioren artean.
Gastronomia, teknologia berriak... Aurten Donostian 250 jarduera baino gehiago egingo dituzte.
Programazioa dagoeneko prest dago maiatzaren 23tik 25ra eta ekainaren 1ean izango den jaialdirako.
Olatu Talkak maiatzeko laugarren asteburuan eskainiko dituen jarduera guztiak, gaikako sei arlo nagusitan banaturik datoz: Zuzeneko Musika, gastronomía, Teknologia Berriak, Hirigintza, mugikortasuna, eta profesional eta amateurren arteko gurutzamenduak dira atal horiek.
Olatu Talka jaialdiaren programazioaren lehen aurrerapen bat da. Antolatzaileek aurreratu dutenez, ia itxita dago eta gutxi batzuetan izena eman beharra dago, "Kale Sound System" delakoa kasu (musika ekipo bat sortuko dute, txirrindularen gainean jartzeko) edota "Urumea, sagardoaren ibaia", "Ala" izeneko itsasontzi bat egingo dutelarik.
Sei gai izango dira eta horietako bakoitzean "kartelburu" bat izango da. Zuzeneko musikari dagokionean, "Talkalive" delakoa izango da, estilo guztietako musika-taldeak izango baitira hiriko txoko ezberdinetan.
Gastronomia eta aniztasunari dagokion sailean, "Sukaldanitzak" delakoan, beste herrialde batzuetako errezetak sukaldatzen ikasiko dute partehartzaileek, "StrEat" delakoarekin batera (hirian zehar, jakiak saltzeko postuak daude).