Musika
Malcolm Young gabe
AC/DC estudioko disko berrian lanean ari da
Erredakzioa
Malcolm Young taldearen sortzaile eta gitarristak ez du "Black Ice"ren ondorengoa izango den disko honen sortze-prozesuan parte hartuko, osasun arazoak tarteko talde utzi baitu "aldi baterako".
AC/DCko kideak eta gainerako lantaldea Warehouse Vancouverreko (Kanada) estudioan daude dagoeneko, hurrengo diskoan beharrean. "Black Ice" 2008ko diskoaren ondorengoa izango da sortzen ari diren hau.
Taldeak iragarri zuen bezala, Malcolm Young gitarrista eta taldearen sortzaileak ez du disko honetan parte hartuko, zehaztu ez dituzten osasun arazo batzuk direla eta taldea "behin-behinean" utzi behar izan baitu.
Oraindik ez dute informazio ofizialik zabaldu, baina, antza denez, Stevie Young Malcolmen iloba izango da haren ordezkoa taldean. Laurogeiko hamarkadaren amaieran, 'Blow up your video' aurkezteko biran, berak hartu zuen osabaren tokia. Zabaldu berri den argazki batek erakusten duenez, Vancouverren da Stevie, Angus osabarekin eta gainerako taldekideekin.
AC/DCk maitzetik uztailera egongo da diskoa grabatzen, Brendan O'Brien ekoizleak gidatuta. "Black Ice" diskoaren grabazioa zuzentzen ere aritu zen O'Brien, eta taldea askorekin lan egindakoa da: Pearl Jam, Aerosmith, Rage Against The Machine... Urte amaierarako espero da diskoa argitaratzea.