Musika
Argitalpena
'Xscape' kalean da, Michael Jackson hil osteko bigarren diskoa
80ko hamarkadan, Pop musikaren Erregea gorenean zegoen garaian, kanpoan gelditu ziren hainbat zirriborrotan oinarritzen da disko berri hau.
-
michael jackson
"Xscape" Michael Jackson hil osteko bigarren diskoa da eta ez du ezer berririk ekartzen. 80ko hamarkadan kanpoan gelditu ziren hainbat zirriborrotan oinarritzen da eta galdera hau proposatzen du: "Ez al da interesgarriago "pop musikaren erregea" delakoak bazterrean utzitako kantu bat, bere ondorengoa izateko lehian dagoen edozeinena baino?".
Bizirik zegoela argitaratu zuen azken diskoarekin, "Invincible" (2001) lanarekin, alderatuz, "ez al da hobe urrezko garaian albo batera utzitako kantuz osatutako lan bat, azken garaiko zentzurik gabeko kontaera baino?".
Bi premisa horiek kontuan hartuta, eta egileak bizirik zegoela albo batera utzi zuen materiala dela jakinda, "Xscape" diskoa estandar eta deluxe argitalpenetan dator, bere diskografiako hamabigarrena.
Garai bateko musika estreinaldiek ekartzen zuten sekretuak eta handikeria gaur egunera ekarri dute argitalpen honekin. Madrilen, hainbat kazetarik diskoa entzuteko aukera izan zuten, diskoetxearen hainbat eskakizun bete ostean, tartean mugikorrak uztea.
Musikarekin hasi baino lehen, L.A. Reid Epic Recordseko buruzagia ageri da bideo batean: Jackson familiarekin batera, artxiboetan "mugarik gabe" ibiltzeko baimena lortu zuen.
Horrela, 1983 eta 1999 urteen bitartean grabatutako zortzi abesti aukeratu zituzten. Garai horretan "Thriller", "Billy Jean", "Bad", "Smooth criminal", "Black or white", "Scream", "Man in the mirror" eta "Stranger in Moscow" gisako abestiak grabatu zituen eta maila horretara iristen ez diren kantuak direla pentsatu daiteke.
Hau Michael Jacksonen orain arte argitaratu gabeko kantuetako bat da, "Love never felt so good".