Musika
Jaialdia
Musika garaikidea eta klasikoa, bat eginda Musikasten
Bi asteburutan banatuko dute: lehena musika garaikidean oinarrituta eta bigarrena genero klasikoetan eta ondarearen berreskuraketari buruzkoa.
-
Jon Bagues, Eresbileko zuzendaria. Argazkia: EiTB
Musikaste Euskal Musikaren Astearen 42. edizioa egingo dute maiatzaren 15etik 24ra, Errenterian. Bi asteburutan banatuko dute berriz ere: lehena musika garaikidean oinarrituta eta bigarrena genero klasikoetan eta ondarearen berreskuraketari buruzkoa.
Antolatzaileek 42. edizioa aurkeztu dute eta bederatzi estreinaldi izango direla goraipatu dute.
Maiatzaren 15ean egingo dute lehen emanaldia: egile garaikideei eskainiko diote egun hori "Musika, ikus-entzunezko artea" lemapean eta bi ikuskizun izango dira: emanaldi akustiko bat, "Xare Laborategia/ Hitz" taldearen eskutik eta opera elektroniko bat, "Bizitzara esnatzea ametsa da" izenburupean.
Jazz musika protagonista izango da 16an, "Los Wachisneis" taldearen emanaldiarekin. Musikenen sortutako musikari talde bat da, Carlos Trujillo teklatujotzaile kolonbiarraren eskutik.
Lehen asteburuak "Musika bizia" izena hartuko du eta euskal musikaren termometroa izan nahi du, gaur egungo soinu guztiak bilduz.