Musika
Ekitaldia
2016ko Musika Klasikoaren Europar Sarien gala, Donostian
Musika klasikoaren Grammy sarien parekoa da eta gala hau lehen aldiz egingo dute Estatuan.
-
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa. Argazkia: EiTB
2016 urtean musika klasikoaren europar sarien gala Donostian izango dela. Hautagaitza hau Euskadiko Orkestra Sinfonikoak bultzatu zuen Donostia/San Sebastián 2016 Fundazioaren laguntzarekin. Donostia 2016 Europar Kultur Hiriburutzaren baitan izango da ekitaldia eta apirilaren 1ean egingo dute.
Musika klasikoaren Grammy sarien pareko, gala hau lehenbiziko aldiz izango da Estatuan; ondorioz, Donostia, eta baita Euskadi osoa ere, musika klasikoaren europar erdigune bilakatuko Epaimahaia 13 herrialdetako hainbat musika kritikarik osatzen dute, musika klasikoaren alorrean erreferentziazkoak diren honako 17 komunikabide hauen paper eta digital arloetako ordezkariak direnak.
Urtero 15 sari banatzen dira CD eta DVD formatuetan argitara emandako ekoizpen onenen artean (musika barrokoa, abesbatzarako musika, sinfonikoa eta abar) eta mundu osoko artisten ibilbideak ere saritzen dira; horrenbestez, musika-ibilbide osoari saria emateaz gain, urteko errebelazio-artista edo urteko disko-etxea ere saritzen dira.
2016an sari banaketa ekitaldia eta ondorengo gala kontzertua Donostian izango dira, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren eskutik eta Donostia/San Sebastián 2016 Europar Kultur Hiriburutzaren baitan.