Itxi

Musika

Bluesa

Steven Seagal, Hondarribiko Blues Jaialdiaren buru

Erredakzioa

Jaialdia uztailaren 10ean hasi eta hilaren 13an bukatuko da, igandearekin. Aktorea ez ezik, Taj Mahal, Holland K Smith and Mike Morgan, La Testa Pazza eta Gov't Mule ere pasatuko dira agertokitik.

  • Steven Seagal

    Steven Seagal

Hondarribia Blues Festival hilaren 10ean hasiko da, inoiz baino jende gehiago begira duela; izan ere, Taj Mahal eta Gov’t Mule eskaintza ospetsuez gain, Steven Seagal, Jimmy Barnatan eta Pablo Carbonell ezagunak agertzen dira kartelean.

Estatubatuar aktoreak garbizaleen aurreiritziei aurre egin beharko die, baina, horretarako, taldekide handiak izango ditu ondoan, Big Bill Morganfield Muddy Watersen semea esaterako, gaurko prentsaurrekoan Carlos Malles jaialdiko zuzendariak, Aitor Kerejeta Hondarribiko alkateak eta Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariak esan dutenez.

Seagalek lehen eguneko kontzertu errenkada itxiko du, eta hilaren 13ra arte iraungo du jaialdiak. Bertan, Taj Mahal newyorktarra sarituko dute, Grateful Dead eta Jefferson Airplanerekin gitarra, pianoa, baxua, organoa, mandolina, txeloa eta beste hainbat tresna jo dituen musikari handia.

"Taj Mahal XX. mendeko musikaren mitoa da. Horregatik erabaki dugu urteroko saria berari ematea", esan dute antolatzaileek. Taj Mahalek larunbateak joko du, uztailaren 12an.

Guztira, hogei bat kontzertu izango dira Crossroads atalekoak kontuan harturik. Oraingoan, Texaseko musika hartuko du antolatzaileek maitasun handiz zaintzen duten atal horrek, eta Memo Gonzales eta Holland K Smith and Mike Morgan hartuko ditu, besteak beste.