Publizitatea
Itxi

2014/07/10

13:58

Musika

Bluesa

Getxo, Chicagoko soinuaren hiriburu Blues Jaialdian

Erredakzioa

Uztailaren 17tik 19ra egingo dute jaialdia, Illinoisko hiriko soinuak ardatz hartuta. Azken egunean, bertako musikari nabarmenetako batzuek joko dute Bizkaiko herrian.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Chicago Blues: a living history" AEBko hiriko soinuak omentzen dituen hamar laguneko taldea da Getxoko Nazioarteko aurtengo Blues Jaialdiko kartelburua. Hilaren 17tik 19ra egingo dute urteroko topagunea Bizkaiko kostaldeko herrian.

Horiez gain, Smokin' Joe Kubek eta Bnois King gitarrista eta kantariek eta Victor Aneiros galiziar "bluesman" beteranoaren taldeak joko dute.

Kontzertu guzti-guztiak Algortan izango dira, Biotz Alai plazan, 21:00etatik aurrera, Getxoko Kultur Etxeak iragarri duenez.

Hilaren 17an, Aneirosen txanda izango da. Getxora, Julie Guravich eta Big Mama Montse kantariek, Tonky de la Peña gitarristak, Mingo Balaguer harmonika-jotzaileak eta Roberto Somoza saxofonistak lagunduta etorriko da.

Biharamunean, hilaren 18an, Joe Kubek eta Bnois King gitarrista eta kantarien bikoteak joko du. Texaseko soinuak jazzarekin eta soularekin uztartzen dituzte musikariok.

Jaialdia ixteko, "Chicago Blues: a living history" ikuskizuna aukeratu dute. Horretan, Chicagoko musikari nabarmenetako batzuek hartzen dute parte, hala nola Billy Boy Arnold eta Billy Branck harmonika-jotzaileek eta John Primer, Lurrie Bell eta Carlos Johnson gitarristek.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Getxo berriak
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena