Itxi

Musika

Iruzurra

4 urteko kartzelaldia AEBn, ongintzazko disko faltsu bat sustatzearren

Ërredakzioa

Kasey Andersonek 600.000 dolarreko iruzurra egin zien 30 inbertitzaileri, Bruce Springsteenek, Arcade Firek, Johnny Deppek eta beste askok sortu behar zuten disko faltsu baterako dirua eskatuz.

  • Kasey Anderson

    Kasey Anderson

Kasey Anderson musikari estatubatuarrak lau urteko kartzela zigorrari aurre egin beharko dio, 30 inbertitzaileri 600.000 dolarreko iruzurra egiteagatik. “Mendebaldeko Memphiseko Hiruren” aldeko disko bat egin behar zuela sinestarazten zien Andersonek pertsona horiei. Eurek egin ez zuten hilketa bat leporatuta espetxean 18 urte egin zituzten hiru gazte izan ziren horiek, eta, besteak beste, Atom Egoyan zinemagileak kontatu du, berriki, haien istorioa, “Devil’s Knot” iazko Zinemaldian eskaini zen filmean.

Andersonek dirua eskatzen zuen, eta diru hori ongintzazko disko batera bideratuko zuela hitzematen zuen. Disko faltsu horretan Bruce Springsteenek, REMek, Arcade Firek, Pearl Jamek, Tom Pettyk, Johnny Deepek, Lady Gagak eta beste artista askok parte hartuko zutela esaten zuen, baina ez zen egia.

Andersonek berak aitortu zuen erruduna zela, Pitchfork aldizkariak azaldu duenez; Springsteenek eta Lady Gagak elkarrekin kolaboratuko zutela ere esaten zien inbertitzaileek, hedabide horren arabera.

“Guztioi eta neure buruari gezurra esan nien. Gauza arrunt bat egiten ari nintzela esaten nion neure buruari. Buruko gaixotasun bat dauketa, eta horrek besteei kalte emozional eta ekonomikoa ekarri dien zerbait egitera eraman nau. Barkamena eskatu nahi dut horretatik, eta eskura daukadan guztia egingo dut kopontzen saiatzeko”, idatzi du Andersonek epaileari bidali dion gutun batean.