Itxi

Musika

Musika Hamabostaldia

Kirmen Uribek eta Easo Abesbatzak Iparragirre omenduko dute Gernikan

Erredakzioa

Donostiako musika jaialdiak omenaldi berezia egingo dio Urretxuko koblakariari larunbatean, Bizkaiko herriko Batzar Etxean.

Jose Maria Iparragirre koblakariaren omenezko emanaldi bat izango da larunbatean, abuztuaren 9an, Gernika-Lumoko Batzar Nagusietan, 20:00etan, Kirmen Uribe idazle ondarroarraren eta Easo Abesbatzaren eskutik, Donostiako 75. Musika Hamabostaldiko programaren baitan.

Gernika-Lumoko Kultur Etxetik jakinarazi dutenez, hitza eta musika bitarteko direla, Kirmen Uribek eta Easo Abesbatzak "koblakari unibertsal eta euskal arimaren kantari handiaren ondareaz gozatzeko aukera eskainiko dute", Xalba Rallonek zuzendutako ikuskizunean.