Musika
Kontzertu solidarioa
Tratu txarren kontrako kontzertua, larunbatean Donostian
Erredakzioa
Eten proiektuaren bigarren kontzertuan, Mikel Urdangarin, Kokein, Txuma Murugarren, Perlak, Skakeitan, Izaki Gardenak, Anje Duhalde eta beste artista asko izango dira Intxaurrondo kultur etxean.
-
Rafa Rueda izango da, besteak beste, oholtzan
Eten tratu txarren kontrako kontzertua Donostian izango da aurten. Iaz Plateruena Durangoko Kafe Antzokian egin zuten jaialdi solidarioa, eta aurten Gipuzkoako hiriburuan izango da, abenduaren 13an, larunbatarekin, Intxaurrondo kultur etxean.
Sarrerak zortzi euroan jarriko dituzte salgai, eta Tratu txarren kontrako kantuen bilduma (iaz Durangoko Azokarako argitaratutako CDa) oparituko dute sarrerarekin batera. Gainera, irabazirik egotekotan, dirua biktimentzako abegi etxeetara bideratuko dute.
Artistei dagokienez, zerrenda luze eta heterogeneoa osatu dute jaialdiaren antolatzaileek. Artista eta talde hauek igoko dira agertokira: Jupiter Jon, Mikel Urdangarin, Kokein, Petti, Txuma Murugarren, Rafa Rueda, Jabier Muguruza, Perlak, Humus, Izate, NX, Pottos ta Klito, Skakeitan, Ani1, Uluka, Eraso, Amaia Zubiria, Itxaro Borda + Ekhivegas, Izaki Gardenak, Anje Duhalde, Bigboy, 2zio eta Amaren Alabak.