Itxi

Musika

‘Musikarik gabeko eguna’

Musika mutu, kulturako BEZaren aurka, maiatzaren 20an

Erredakzioa

Bizibidea zuzeneko musikan duten profesionalek protesta-egunerako hitzordua jarri dute maiatzaren 20rako, Espainiako Estatuan kultura arloan indarrean den BEZaren aurka (% 21) egiteko.

  • Musika industriaren elkartea

    Musika industriaren elkartea

MIE Musika Industriaren Elkarteak, Kultura Live Euskal Herriko Musika Areto Pribatuen Elkarteak eta kontzertu-antolatzaile, areto, ordezkari eta ikuskizunetako teknikarien beste hainbat elkartek “Musikari gabeko eguna” antolatu dute, maiatzaren 20rako, Estatu mailan.

“Bi urtez, % 21eko BEZaren bidez, justifikaziorik ez duen zerga abusua pairatu eta gero eta erakundeek administrazio publikoen aldetik jasan duen abandonu historikoaren aurrean”, ekimenaren antolatzaileek beren zeregina aldarrikatzeko unea dutela adierazi dute.

Deitzaileek izena eman nahi dutenentzat zabalik dagoen adierazpenean esan dutenez, “zuzeneko musika -eta zuzenean jotakoa ez dena ere bai, hala espero dugu- erabat isilduko da, kontzertu aretoak isilpean utzita, Europar Batasun osoan musikaren arloan BEZ handiena duen herrialdea izateak zer dakarkigun irudikatzeko”.

Horren guztiaren erakusgarri, kulturaren gainean Europako beste estatu batzuetan zer zerga dituzten erakutsi dute. Italia eta Finlandian, esaterako, % 10ekoa da, Grezian % 6,5ekoa eta Frantzian % 5ekoa.