Itxi

Musika

Irailak 4 eta 5

Yo La Tengo eta The Strypes Kutxa Kultur Festibalean egongo dira

Erredakzioa

Bi talde horiekin batera, Igeldoko jolas parkeak Ainara Legardon, Angel Olsen, Angel Stanich, Anni B Sweet, Joanna Gruesome, Mourn, Niña Coyote eta Chico Tornado eta beste talde asko hartuko ditu.

1:27

Yo la Tengo The Strypes Ainara Legardon, Angel Olsen, Angel Stanich, Anni B Sweet, Joanna Gruesome, Mourn, Niña Coyote eta Chico Tornado, Rafael Berrio, Tremenda Trementina y eta oraindik antolatzaileek iragarri ez dituzten beste talde batzuk Igeldoko jolas parkean egongo dira irailaren 4 eta 5ean, Kutxa Kultur Festibalean.

Aurkezpen ekitaldia Donostian egin dute, eta, bertan, Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak emanaldia egin du.

Yo La Tengo "belaunaldi oso baten soinu banda" da, antolatzaileen esanetan, eta "indie rockaren barruan azken 30 urteetako zuzenekorik zirraragarrienetakoa" du. Estatuan, Kutxa Kultur jaialdian bakarrik egongo dira. Halaber, The Strypes irlandarrek beren bigarren diskoa aurkeztuko dute, Artick Monkeysen azken birako artista gonbidatuak izan eta gero.

Kutxa Kultur Festibalean, Anni B Sweet Angel Olsen, Ángel Stanich, Mourn talde katalana, Joanna Gruesome galestarrak, Ainara Legardon, Tremenda Trementina eta Niña Coyote eta Chico Tornado eta Rafael Berrio euskal proposamenak ere egongo dira.

Apurka-apurka, bost agertokitan arituko diren 30 artisten izenak iragarriko dituzte.

Sarrerak

Bi egunetako bonuak ostegunetik aurrera erosi ahalko dira, 35 euroan. Apirilaren 15etik aurrera, 42 eurora igoko da prezioa.