Itxi

Musika

64. denboraldia

OLBEk kutsu italiar handiko denboraldi berria aurkeztu du

N.V. | eitb.eus

Opera Lagunen Bilboko Elkarteak opera handienaren erakusgarri diren bost lan handi aurkeztuko ditu denboraldi berrirako, urriaren 24tik aurrera: Verdi, Donizetti, Bellini, Puccini, Rossini…

  • 'Don Carlo' lana taulratuko dute, besteak beste. Argazkia: E. Moreno Esquibel

    'Don Carlo' lana taulratuko dute, besteak beste. Argazkia: E. Moreno Esquibel

OLBE Opera Lagunen Bilboko Elkarteak operaren bost lagin erakargarri eskainiko ditu denboraldi honetan, besteak beste: bi titulu ezohiko (Manon Lescaut eta Roberto Devereux), bi lan liriko historiko (La sonnambula eta Il barbiere di Siviglia) eta estreinaldi bat, Messa da Requiem Giuseppe Verdiren maisulana, egongo dira publikoaren gozagarri.

Horrez gain, Opera Berri historiako lan mitikoak publiko berriari gerturatzeko programak ere jarraipena izango du. Aurten, La Sonnambula (Bellini) eta Il barbiere di Siviglia (Rossini) taularatuko dituzte ekinaren 30ean eta maiatzaren 15ean hurrenez hurren.

Azkenik, ABAO Txikiri dagokionez, hamaikagarren edizioan, euskarazko estreinaldi bat (Txanozuri, martxoan) eta aurretik egindako beste lau ikuskizun berreskuratuko dituzte.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo berriak