Itxi

Musika

Bluesa

Travellin' Brothers taldeak European Blues Challenge irabazi du

N.V. | eitb.eus

Uribe Kostako blues taldea gailendu da Bruselan asteburu honetan jokatutako blues taldeen lehiaketan.

  • Travellin Brothers, Bruselako emanaldian.

    Travellin Brothers, Bruselako emanaldian.

Travellin' Brothers hamar urteko ibilbidea duen bizkaitar blues taldeak European Blues Challenge lehiaketaren bosgarren edizioa irabazi du asteburu honetan, Bruselan.

Europako 20 herrialdetako aurkariak zituela, Travellin' Brothers taldearen zuzenekoak epaimahaikideak konbentzitu ditu, eta saria Euskal Herrira ekarri dute.

Oraintsu, IBC Memphiseko lehiaketaren finala ere jokatu du taldeak, eta, haien aburuz, garaipen honek ?10 urteko lana eta musikarekiko maitasuna aintzat hartzen du, eta Travellin? Brothersen espiritua ahalik eta urrunen eramateko bultzada ematen digu?.