Publizitatea
Itxi

2015/03/26

12:42

Musika

Bira

Bob Dylan Donostian arituko da, uztailean

N.V. | eitb.eus

Bob Dylan estatubatuar musikari mitikoa Gipuzkoako hiriburura itzuliko da uztailaren 11n, Donostia Arena 2016 pabiloian kontzertua eskaintzeko. Andres Calamarok berotuko du giroa aurretik.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bob Dylan estatubatuar kantautoreak kontzertua eskainiko du Donostia Arena 2016 pabiloian uztailaren 11n, besteak beste Bartzelona, Zaragoza, Madril, Granada eta Kordoba hirietara ere eramango duen bira batean. Harekin batera, Andres Calamarok joko du, artista gonbidatu gisa.

Bob Dylanek, "Like a Rolling Stone", "Just Like a Woman", ""Knockin' on Heaven's Door" edo "Hurricane" rockaren abesti historikoen egileak, Shadows in the night diskoa merkaturatu du, hiru urtean kaleratutako lehenengoa. Lan horretan, bere garaian Frank Sinatrak grabatu zituen hamar kantu bildu ditu Dylanek, Sinatrak 1950eko hamarkadan grabatu zituen estudio berean jasotakoak.

Aurretik argitaratu zituen bost diskoak bere ibilbide luzeko onenetakotzat jo dituzte mundu mailako kritikariek, eta artista estatubatuarrak arrakasta lortu du ostera ere. 125 milioi disko saldu ditu Dylanek ibilbide osoan.

Horrela, Minnesotakoak Euskal Herria bisitatuko du berriro (2012ko uztailean kontzertua eskaini zuen Guggenheim Bilbao Museoaren kanpoaldean), eta Donostia Arena 2016 pabiloian joko du oraingoan.

Sarrera guztiak kontzertua eserita ikusteko izango dira, eta apirilaren 7an jarriko dituzte salgai, asteazkenarekin, 10:00etatik aurrera.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Donostia
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;