Publizitatea
Itxi

2015/03/26

16:50

Musika

Jazza

Madeleine Peyroux eta Stanley Jordan gitarrista, Getxo Jazzen

Agentziak | Erredakzioa

Uztailaren 1etik 5era egingo den jaialdiko egitarauari batu zaizkio artistok. Aurretik, Avishai Cohen trompeta-jotzailea, Joe Lavano saxofonista eta Stanley Clarke baxu-jotzailea zeuden iragarrita.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madeleine Peyroux abeslaria eta Stanley Jordan gitarrista Getxoko Nazioarteko Jazz Jaialdiko kontzertu nagusien zerrendari gehitu zaizkio, antolatzaileek gaur iragarri dutenez. Avishai Cohen trompeta-jotzailea, Joe Lavano saxofonista eta Stanley Clarke baxu-jotzailea aurretik iragarrita zeuden.

Getxoko Jazzaldiak 18 kontzertu hartuko ditu uztailaren 1etik 5era, eta sarrera eta bonuak maiatzaren 4an jarriko dituzte salgai, Getxoko Kultura Aretoak gaur iragarri duenez.

Madeleine Peyroux (1974, Athens; Georgia) XX. mende amaierako jazz eszenako ahots nabarmenenetakoa da, eta uztailaren 5ean egongo da Getxon. Stanley Jordan (1959, Chicago) gitarrista, berriz, uztailaren 2an arituko da.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;