Musika
Uztailak 7
Bilboko Koralak BBK Liveko doinuak hirigunera eramango ditu
Erredakzioa
Euskeria Bilboko Koral Elkartearen abesbatzak Museren, Metallicaren eta Kobetamendin aritu diren beste hainbat talderen kantuak joko ditu “Bilboko Koralak meets Bilbao BBK Live A2” kontzertuan.
Bilboko Koral Elkarteak Bilbao BBK Live jaialdiko doinuak hirigunera eramango ditu uztailaren 7an, Bilbao BBK Live Bereziak zikloari dagokion kontzertu baten bidez. Kobetamendiko giroa hiri erdialdera eramateko prestatu dute kontzertu sorta hori jaialdiaren antolatzaileek.
Uztailaren 7an, asteartearekin, Campos Antzokiak “Bilboko Koralak meets Bilbao BBK Live A2” kontzertu hartuko du: Bilboko Koral Elkarteko Euskeria abesbatzak, Urko Sangronizek zuzenduta, Bilbao BBK Liven hamar urtean jo duten talde askoren kantuak berrituko ditu.
Jose Luis Canalek egokituta eta K Bandek lagunduta, Koralak Metallicaren, Radioheaden, Depeche Moderen, Museren eta Guns n’ Rosesen kantuak interpretatuko ditu, besteak beste.
Laura Cantrel eta Gacela Thompson
Biharamunean, uztailaren 8an, BBK Aretoak Laura Cantrelen eta Gacela Thompsonen emanaldia hartuko du. Nashvillen, AEBn, jaio zen Cantrel, eta “No way there from here” diskoa aurkeztuko du Bilbon.
Gacela Tomphson bilbotarrek, bestalde, beren soinu akustiko ohikoa taularatuko dute, amerikar folk-rockaren oihartzunak berritzeko.
Bilbao BBK Live Bereziak zikloaren barruan ekimen gehiago egingo dituzte, eta, antolatzaileen esanetan, “laster” iragarriko dituzte horiek.