Itxi

Musika

Jaialdiak

The Hives, Drive-by Truckers eta The Saints, Azkena Rocken

Erredakzioa

The Hives eta Hellacopters taldeko abeslari ohiaren egitasmo berria, Imperial State Electric, dira garrantzitsuenak. Zortzi egun falta dira abonamendua 75 euroren truke eskuratzeko.

Lau talde gehiago konfirmatu ditu ditu Azkena Rock jaialdiak:&' || 'nbsp;TheHives, Imperial State Electric, Drive-By Truckers eta The Saints. Antolatzaileek azaldu dutenez, zortzi egun baino ez dira falta hiru egunetako sarrera 75 euroren truke eskuratu ahal izateko.

The Hives dira konfirmatutako talde garrantzitsuena:&' || 'nbsp;90eko hamarkadan Fagerstan (Suedian)&' || 'nbsp;sortutako taldea da eta punk-rock eta garage estiloetan murgiltzen da. 1997an lehen lan luzea kaleratu zuten, ''Barely Legal''.

Herrialdi beretik datoz Imperial State Electric, NIcke Royalen egitasmo berria. Hellacopters talde desagertu egin zen eta bere abeslari eta gitarra jotzailea lagun zahar batekin bildu da. Backyard Babies taldeko Dregen izango da eszenatoki gainean:&' || 'nbsp;Hellacoptersen lehen diskoetan parte hartu zuen eta egitasmo berri honetan bildu egin dira berriz.

Drive-By Truckers estatubatuarrak Azkena Rock Festivalera bueltatuko dira, 2005ean izandako kontzertu gogoangarria berriz eskaintzeko. Georgiako Athensen sortu zuten taldea, 90eko hamarkada erdialdean, Patterson Hood eta Mike Hooley lagunek. Taldeak Hegoaldeko influentziak ditu eta Neil Youngen eragin musikala nabaria da.

The Saints 70eko hamarkadan sortu zen Brisbanen (Australia). Punk estiloaren talde garrantzitsuenetarikoa da nazioarte mailan. Ramonesen garaikideak dira eta Sex Pistolsek eta The Clashek mundu osoan hedatu zutena erein zuten.

Aurretik 20 talde konfirmatu zituzten, tartean Kiss, Chris Isaak, Gov''t Mule, The Damned edo Airbourne. Aste gutxi barru Azkena Rock 2010eko kartela itxitzat emango dute, beste sei artisten izenekin.

AZKENA ROCK FESTIVAL 2010
Ekainaren 24-26, Mendizabala (Gasteiz)

KISS
CHRIS ISAAK
THE HIVES
GOV''T MULE
THE DAMNED
AIRBOURNE
IMPERIAL STATE ELECTRIC
DRIVE-BY TRUCKERS
KITTY, DAISY &' || 'amp; LEWIS
THE SAINTS
THE BLACK LIPS
IMELDA MAY
NRBQ - TERRY ADAMS ROCK ''N'' ROLL QUARTET
TOILET BOYS
TEDDY THOMPSON
THE JIM JONES REVUE
DAN BAIRD &' || 'amp; HOMEMADE SIN
EL VEZ
TH'' LEGENDARY SHACK SHAKERS
THE RUSSIAN ROULETTES
BASKERY
''77
MAGGOT BRAIN
THE HOT DOGS!
...