Itxi

Musika

Igandera arte

'Fiebre del sábado noche' musikalaren azken emanaldiak Donostian

Tais San Jose

Tony Maneroren bizitzari buruzko musika ikuskizun honen 70ko hamarkadako abestiekin gozatuko du Victoria Eugenia Antzokiko publikoak. 35 eta 50 euroren artean daude sarrerak.

Euskal eszenatokietara helduko da aste honetan bertan Fiebre del sábado noche musikala. Igandera bitartean, Donostian izango dira ikuskizuna burutzen duten artistak, Victoria Eugenia Antzokian bost emanaldi eskaintzeko asmoz.

Mamma Mia! musikala errealizatu zuten produktore berberak ekoiztuta, 70ko hamarkadetako New Yorkeko Bronx auzora eramaten gaitu Fiebre del sábado noche musikalak. Bee Geesen musikaz, disko itxurez eta 70ko hamarkadetako koreografiez gozatzeko parada izango dte ikusleek.

Dantzan eta kantuan hezitutako 30 artista inguruk taularatuko dute saioa. Haien artean, Tony Maneroren papera betetzen duen Juan Pablo Di Pace nagusitzen da.

Victoria Eugenia Antzokiko txarteldegietan eskura daitezke sarrerak, baita Stage Entertainmenteko webgunearen bitartez ere. 35 eta 50 euroren balioko du sarrerak.

Iragan asteburuan Iruñean izan dira eta aste honetan, Gipuzkoan. Martxoaren 18tik 21era bitartean Gasteizen estreinatuko dute ikuskizuna eta maiatzaren 6tik 16ra bitartean, Bilbo hirian bertan itxiko dute euskal lurraldeetatik egindako bira.