Musika
Heriotza
Lemmy Motorhead taldeko abeslaria hil da
Agentziak | Erredakzioa
Los Angelesen hil da 70 urte zituela. Minbizi batek abeslaria berehala eraman du.
Lemmy Kilmister Motorhead Erresuma Batuko heavy rock talde ezagunaren abeslaria hil da Los Angelesen (AEB), 70 urte zituela, musika taldeak Facebook sare sozialean jakitera eman duenez.
“Hau esteko modu errazik ez dago (…) Lemmy gure lagun zintzoa gaur hil da minbiziaren aurkako borroka labur baten ondoren”, azaldu du taldeak agiri batean. Taldekideak triste agertu dira agirian, baina Lemmyren musika eta bizitza “ospatzeko” eskatu diete jarraitzaileei.
“Atsekabeturik eta hunkituta gaude, nola esan ez dakigu. Datozen egunetan gehiago azalduko dugu, baina momentuz, mesedez, Motorhead, Hawkind eta Lemmyren musika oso ozen entzun”, azpimarratu du taldeak.
Era berean, bizitza “gizon xarmagarri eta zoragarri honek egin bezala ospatzeko” eskatu diete jarraitzaileei, “berak hori nahi izango lukeelako”.
Lemmy Hawkind taldeko kidea izan zen, 1975ean Motorhead sortu baino lehen. Arrakasta handiena azken talde horrekin lortu zuen abeslariak.