Musika
Igande honetan
Maria Bayo sopranoak piano errezitaldia eskainiko du Donostian
Erredakzioa
2009ko Musika Sari Naziolarekin saritua, soprano nafarrak Maciej Pikulski pianojolearekin batera arituko da Victoria Eugenia Antzokian. 'Donostia 2016' hautagaitzaren barnean koka dezakegu emanaldia.
Maria Bayo soprano nafarraren emanaldia hartuko du igande honetan, hilaren 14ean, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak. Beethoven, Mozart, Schubert, Mompou, Guastavino eta Lecuonaren obrak interpretatuko eta Maciej Pikulski frantziarra izango du pianoa.
Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko hautagaitzaren aldeko kanpainan kokatzen da saio hau.
Nazioarteko mailan, begirune handienetarikoa sortzen duen opera abeslarietako bat dugu Bayo. Donostiatik igaro ostean, Errusiara doa Bayo, hilaren 24ean Moskuko Galina Visnevskaya Opera Zentroan abesti emanaldi bat eskainiko baitu.
Udaberrian izango dugu berriro gure artean soprano nafarra. Apirilaren 24tik 30era bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregian Mozarten Le nozze di Figaro obra taularatuko du, ABAO-OLBEren denboraldiaren barnean.
Ondoren, ekainaren 19tik 26ra bitartean, Bilboko Arriaga Antzokiak hartuko du bere ahotsa: J. Guridi Bilbaoren Mirentxu obra interpretatuko baitu.
Igande honetako emanaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da. Victoria Eugeniako txarteldegian bertan eros daitezke sarrerak, Kutxako kutxazain automatikoen bitartez eta baita General Ticketsen webgunearen bidez ere. Sarrera-txartelen prezioa abonoaren araberakoa da: 88 eurotik 133 eurora bitartean.