Musika
Musikala
'Fiebre del sábado noche' Gasteizen izango dugu asteburu honetan
Tais San Jose
Tony Maneroren bizitzari buruzko musika ikuskizun honen 70ko hamarkadako abestiekin gozatuko du Principal Antzokiko publikoak. 30 eta 45 euroren artean daude sarrerak.
Gasteizko eszenatokietara helduko da asteburu honetan bertan Fiebre del sábado noche musikala. Igandera bitartean, Gasteizen izango dira ikuskizuna burutzen duten artistak, Antzoki Zaharrean zazpi emanaldi eskaintzeko asmoz.
Mamma Mia! musikala errealizatu zuten produktore berberak ekoiztuta, 70ko hamarkadetako New Yorkeko Bronx auzora eramaten gaitu Fiebre del sábado noche musikalak. Bee Geesen musikaz, disko itxurez eta 70ko hamarkadetako koreografiez gozatzeko parada izango dte ikusleek.
Dantzan eta kantuan hezitutako 30 artista inguruk taularatuko dute saioa. Haien artean, Tony Maneroren papera betetzen duen Juan Pablo Di Pace nagusitzen da.
Principal Antzokiko txarteldegietan eskura daitezke sarrerak, baita Stage Entertainmenteko webgunearen bitartez ere. 35 eta 50 euroren balioko du sarrerak.
Gasteiztik igaro ostean, Bilbora etorriko da musikala martxoaren 6tik 6ra bitartean. Bertan amaiera emango diote euskal lurraldeetatik egindako birari.