Musika
Bilbon
Charlie Hadenek bere jazzik onena eskeini zuen Campos Antzokian
Erredakzioa
Bilboko publikozaren aurrean azaldu da larunbat honetan jazzeko izarra. Eszenatokiaren gainean bere betiko hiru musikariekin batera ikusi dugu.
Jazz musika estiloaren klasikoa larunbat honetan izan dugu Bilbon. Charlie Haden kontrabaxu-jotzailea Campos Eliseos Antzokian aritu da zuzenean.
Maisuarekin batera, Charlie Haden Quartet West taldea osatzen duten beste hiru musikariak ikusi ditugu: Herime Watts saxofoi-jolea, Alan Broadbent pianojolea eta Rodney Green bateria-jolea. Taldeak bere 23. urteurrena ospatu du aurten.
Kontzertuaren antolatzaileen aburuz, Hadeni egotzi diote "jazzaren modernitatearen hasiera". Emanaldi berezi honetan be bop estiloaren hasikeraren pieza batzuk interpretatuko dituzte, Charlie Parker, Bud Powell ala Lennie Tristanorenak, alegia.
Produktore, musikagile eta irakasle bezala aritu da Haden. Beste batzuren artean, hiru Grammy sariak lortu ditu jazz musikariak. Arratsaldeko 20:00etan emango diote hasiera musika ikuskizunari. Sarrerak sei eurotan salgai daude.