Itxi

Musika

Los Angeles

Led Zeppelin, erruztatuen aulkian ustezko plagioagatik

eitb.eus

Erresuma Batuko musika talde ospetsuak ustez Stairway to Heaven abesti ezagunaren hasiera Spirit AEBko taldeari plagiatu zion.

  • Led Zeppelin 'Stairway to Heaven' abesten. Argazkia: EiTB

    Led Zeppelin 'Stairway to Heaven' abesten. Argazkia: EiTB

Led Zeppelin musika talde ospetsuak Stairway to Heaven abestia plagiatu ote zuen erabaki beharko du Los Angeleseko auzitegi bateko epaimahaiak gaurtik aurrera, Bloombergek argitaratu duenez.

Stairway to Heaven abestiaren hasierako notak AEBko Spirit taldearen Taurus kantaren nahiko antzekoak zirela ebatzi zuen epaileak, eta demanda onartzea erabaki zuen.

2014an, Michael Skidmore administratzaileak Led Zeppelin auzitara eraman zuen, Randy California Spiriteko gitarra-jotzailearen izenean. Spiriten Taurus kanta 1968koa da eta Stairway to Heaven ezaguna 1971n argitaratu uzten.

60ko hamarkadaren amaieran Spiritek eta Led Zeppelinek batera jo zuten zenbait aldiz. Skidmoren hitzetan, Jimmy Page Led Zeppelineko gitarra-jotzaileak Taurus-en hasierako akordeak irakasteko eskatu zion Californiari.