Publizitatea
Itxi

2016/05/17

13:08

Musika

Uztailak 20-25

20 euskal talde eta bakarlari arituko dira Donostiako Jazzaldian

eitb.eus

Hautatze prozesutik ateratako 11 taldek, 2015ean diskoa argitaratu zuten bost proposamenek, Musikenek proposatutako hiru taldek eta Rural Zombiesek joko dute.

  • Rural Zombies taldeak joko du, besteak beste

    Rural Zombies taldeak joko du, besteak beste

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Euskal musikak “pisu garrantzitsua” izango du, antolatzaileek gaur iragarri dutenez, Donostiako Heineken Jazzaldiaren 51. edizioan.

Hasteko, urtarriletik apirilera arteko hautatze-prozesutik ateratako 11 taldeek joko dute uztailaren 20tik 25era ospatuko den jaialdian: Catalina’s Neues Jazz Quintet, Didier Datcharry Trio, Les Fous, Ghost Number & His Tipsy Gypsies, Gregario de Luxe, Half Quartet Plus Two, The Modern Soul Gang, Reunion Big Band, Luismi Segurado Trio, The Soul Messengers eta Swingpapers.

Gainera, 2015ean diskoa argitaratu zuten bost talde eta bakarlari gehiago programatuko dituzte Jazzaldian: Mikel Andueza, Broken Brothers Brass Band, Igelaren Banda, Ainara Ortega eta Miguel Salvador Quartet.

Musikene ikastegiak, bestalde, hiru musika proposamen gehiagoren alde egin du, eta, hartara, hauek ere izango dira Donostiako agertokietan: The Great Peacocks, Landiblé Sextet eta Wednesday Proyect.

Gainera, horiez gain, Rural Zombies taldeak ere joko du, Heineken Agertoki Berdean.

Guztira, beraz, 20 euskal talde eta bakarlarik hartuko dute parte Jazzaldian. Programazioa itxi aurretik, halere, baliteke DJ batzuk eta beste talderen bat ere gehitzea, gaur ohar batean zehaztu dutenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena