Itxi

Musika

Kontzertuak

Manuel Carrasco, Los Secretos eta Juan Magan, Santurtziko jaietan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Uztailaren 8tik 16ra ospatuko dituzte jaiak santurtziarrek.

  • Manuel Carrascok uztailaren 14an abestuko du Santurtziko jaietan. Argazkia: artistaren Instagrama

    Manuel Carrascok uztailaren 14an abestuko du Santurtziko jaietan. Argazkia: artistaren Instagrama

Santurtziko Udalak baieztatu egin du jaietan izango diren kontzertuak. Uztailaren 8tik 16ra ospatuko dituzte jaiak santurtziarrek, eta, besteak beste, Manuel Carrasco, Los Secretos, Su Ta Gar eta Juan Magan entzun ahal izango dituzte.

Hauxe da zerrenda osoa, hain zuzen ere:

- Uztailak 8, ostirala: Santurtziko "Itsas Alde Txistulari Taldea", Portu Brass boskotea eta Niko Etxart

- Uztailak 9, larunbata: The Groovies

- Uztailak 10, igandea:"Union Musical Vizcaina" musika banda eta Los Secretos

- Uztailak 11, astelehena: Su Ta Gar

- Uztailak 12, asteartea: Marlon eta Varry Braba

- Uztailak 13, asteazkena: Warcry

- Uztailak 14, osteguna: Manuel Carrasco

- Uztailak 15, ostirala: Morat eta La Maravillosa Orquesta del Alcohol (La M.O.D.A.)

- Uztailak 16, larunbata: Juan Magan