Itxi

Musika

Euskalduna Jauregian

Rufus Wainwright zuzenean izan da Bilbon

Erredakzioa

Euskalduna Jauregian bildu dira artistaren zaleak. All Days Are Nights: Songs for Lulu izenburuko bere azken lana aurkeztu du. Ondoren, Bartzelonan izango da abeslariaren Estatuko azken emanaldia.

Rufus Wainwright Bilbon izan dugu igande honetan, hilaren 9an. Musikari estatubatuarrak All Days Are Nights: Songs for Lulu diskoko kantuak aurkeztu ditu zuzenean Euskalduna Jauregian 20:30etatik aurrera. Ateak 20:00etan zabaldu dituzte.

Rufus Wainwright Loudon Wainwright III eta Kate McGarrigle folk musikarien semea da. New Yorken jaio zen baina bere gurasoak banandu zirenean, Montrealera Kanada) joan zen bizitzera. 6 urterekin ekin zion pianoa jotzeari eta 13 urterekin bere amarekin, izebarekin eta arreba Martha Wainwrightekin birak egiten zituen. Edith Piaf, Al Johnson eta Judy Garlanden mireslea da eta bere musikan eragin liriko grabiak daude, operatik hasi eta "chanson" frantziarrera.