Itxi

Musika

Bluesa

Henry Gray, Hondarribia Blues Festivaleko kartelburua

Agentziak | Erredakzioa

Musika jaialdia ekainaren 14tik 17ra egingo dute, Gipuzkoako udalerrian.

Henry Gray 91 urteko estatubatuar pianista, bluesaren mito bat, izango da Hondarribia Blues Festivalen hamaikagarren edizioko kartelburuetako bat. Doako hogei kontzertu eskainiko ditu jaialdiak, uztailaren 14tik 17ra.

Lurrie Bell, Shemekia Copeland eta Deitra Farr & Raphael Wressning’s dira aurten Hondarribiko agertokietara igoko diren beste artista eta taldeen izenetako batzuk, baita Red House, Big Mama Montse eta Tofol Martinez Estatu mailako artistak ere.

Eric Slim Zahl & The South West Swingers, Junior Watson & Fred Kaplan, Mr. Sipp, No More Blues, Swett Marta & The Blues Workers taldeek ere girotuko dituzte Hondarribiko kaleak, eta The Etta James Experiencek kantari handia omenduko du.

Gipuzkoako bluesa Serious Business Zumaian sortutako proiektuak ordezkatuko du.

Henry Grayk, gainera, Hondarribia Blues 2016 saria jasoko du, uztailaren 16an, Benta agertoki nagusian, bere ibilbide osoaren omenez.