Musika
Klasikoen ye-ye moldaketak
The Sparteens taldeak 'Grandes exitos del ayer' diskoa kaleratu
Redacción
Iparraldeko taldeak Euskal Herriko eta Frantziako talde ezagunen klasikoak bildu eta goatekeetan dantzatzeko moldatu ditu.
''God Save The Queen'', ''Jo ta Ke'', ''Zoom zoom zang'', ''Zu atrapatu arte'', ''Ikusi eta ikasi'', ''Egunsentian'' edo ''Txus'' dira taldekideek moldatu dituzten lanetako batzuk. Orain arte, hilero single bat aurkeztu dute, baina iritsi zaie horiek guztiak lan luze batean biltzeko garaia. Grandes exitos del ayer da lanaren izena, eta Gor diskoetxearen zigilupean kaleratu dute.
Maribel de Iriarte (ahotsa), Duglass Nightingale (gitarra), Sardock Klein (bateria) eta Paul Lux (baxua) dira The Sparteens. Ye-ye musika gustuko dute, eta 60ko hamarkadako taldeen estilo eta giroan mugitzen dira.
Goatekeen garaira bidaia egiteko proposamena taularatu dute lehen lan honetan.