Itxi

Musika

Victoria Eugenia Antzokian

Musikenek jazz doinuekin ospatuko du Musikaren Nazioarteko Eguna

Erredakzioa

Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko ikasleek jazz arrakasta handien hautaketa eskainiko dute, 20:00etatik aurrera.

Aurten lehen aldiz, Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak Musikaren Nazioarteko Egunarekin bat egingo du. Ospakizun horretan Musikeneko ikasleak izango ditu lagun. Jazz doinu ezagunenen hautaketan oinarritutako emanaldi berezia eskainiko dute Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko ikasleek Donostiako&' || 'nbsp;antzoki ezagunean. 20:00etan hasiko da kontzertua.

Jam session berezia izango da, eta Musikene: Jazza Antzokian izena jarri diote. Helburua musika ikasgelatik ateratzea da, hiriko bazterrak dinamizatzeko.

Joaquin Chaconen aholkuak jarraituta, hamalau pieza landu dituzte Musikeneko ikasleek. Tartean Charlie Parker, Dizzy Gillespie, Herbie Hankock edo Bill Evans bezalako musikari handiek betiko famatu egin izan dituzten doinuak.

Sarreren prezioa 8 eurokoa da, eta salgai daude oraindik Principal eta Victoria Eugenia Antzokietan, eta Kutxaren ohiko salmenta euskarrietan (Telekutxa, Servikutxa eta kutxa.net).