Itxi

Musika

Urriaren 28 eta 29a

Edwyn Collins eta Javiera Mena, BIME Liveko kartela ixteko

Agentziak | Erredakzioa

Bi musikariok eta Carlos Sadness katalana gehituta, itxitzat eman dute antolatzaileek BECek hartuko duen jaialdiko taldeen zerrenda: PJ Harvey, The Chemical Brothers…

  • Javiera Menak ostiralean joko du. Argazkia: Javier Bernal.

    Javiera Menak ostiralean joko du. Argazkia: Javier Bernal.

Edwyn Collins, Javiera Mena eta Carlos Sadness bertan izango direla iragarri du gaur Bime Live Bilbao Exhibition Centre (BEC) Barakaldoko erakustazokak urriaren 28 eta 29an hartuko duen jaialdiak. Besteak beste, The Chemical Brothers, PJ Harvey eta Suede ere arituko dira Bime Liven.

Guztira 22 emanaldi egongo dira jaialdian aurten. Besteak beste, PJ Harvey, The Horrors, Suede eta Belako izango dira ostiralean, hilak 28; eta The Chemical Brothers, Moderat eta The Divine Comedy, larunbatean.

Edwyn Collins Orange Juice taldeko buru ohiak bakarkako ibilbide interesgarria du, antolatzaileek azaldu dutenez, eta “A girl like you” kantua aurkeztuko du, esaterako, Bime Liveko kontzertuan, Last Tour enpresaren arabera.

Bestalde, Javiera Mena elektropopeko artista eta ekoizlearen doinuez gozatzeko aukera ere egongo da Bimen. “Dantza pistako erregina” esaten diote askok Txileko Santiagoko eszena alternatinoaren erreferentziazko artistari.

Halaber, Carlos Sadness katalana ere arituko da Barakaldoko erakustazokan.