Publizitatea
Itxi

2016/10/19

13:05

Musika

Igandea, urriak 23

Vladimir Spivakov biolinistak Bilbon joko du igandean

Agentziak | Erredakzioa

Errusiar maisuaren emanaldia Bilbao Arte Portua Bizkaiko hirira musika klasikoaren izen handiak eramango dituen kontzertu zikloko bigarren hitzordua izango da.

1:48
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Vladimir Spivakov biolinista ospetsuak Euskalduna jauregian bukatuko du, urriaren 23an, igandearekin, Europan zehar egiten ari den bira. Solista gisa eta Moskuko Bertutetsuak orkestraren zuzendari gisa arituko da errusiarra, Bilbo Arte Portua EiTBren partaidetza duen zikloaren bigarren geldialdian.

Bizkaiko hiriburuan azkenekoz kontzertua eman zuenetik 20 urte joan diren honetan itzuliko da Spivakov hirira, asteartean Madrilgo Auditorium Nazionalean eta aurretik Europako beste hainbat herritan izan eta gero.

Errusiar musikaria gaur egungo biolinista onenetakoa da, eta mundu osoko orkestra ezagunenekin jo du: Mosku, Leningrad, Berlin, Viena, Londres, New York, Paris, Chicago, Filadelfia, Pittsburgh, Cleveland…

Bilbon aurkeztuko duen programan, konpositore hauen lanak sartu ditu: Antonio Vivaldi, Gioachino Rossini, Luigi Bocherini eta Piotr Illitx Txaikovski.

Spivakovek Yuri Yankelevitxekin eta, geroago, David Oistrakh miretsiarekin, XX. mendeko biolinista handienetako batekin, ikasi zuen.

Bilbo Arte Portua musika klasikoko izen handien kontzertuen zikloa irailaren 16an abiatu zuen Zubin Mehta orkestra zuzendari ezagunarekin kontzertuak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;