Musika
Kontzertu bereziak
Igelaren Banda eta Elkano Browning Cream, Guggenheimeko Atrioan
Agentziak | Erredakzioa
Igelaren Banda Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendirekin arituko da urriaren 30ean, eta Elkano Bowning Cream Quim Moya margolariarekin azaroaren 6an. Bi emanaldiok 12:30ean izango dira.
-
Elkano Browning Creamek azaroaren 6an joko du
Bilbao 700 Fundazioak eta Elkar argitaletxeak bi musika ikuskizun berezi antolatu dituzte datozen bi igandeetan Guggenheim Bilbao Museoko Atrioan, Igelaren Banda eta Elkano Browning Cream taldeekin. Bi emanaldiak eguerdiko 12:30ean izango dira, antolatzaileek jakinarazi dutenez, eta sarrerak 5 euro kostatuko dira.
Horrela, lehen ikuskizunean, urriaren 30ean, Igelaren Banda trad-jazz talde instrumentala arituko da, Miren Amuriza eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin batera, Josu Goikoetxea gai jartzailearen gidaritzapean.
Bigarren saioan, azaroaren 6an, Elkano Browning Cream jazz-funk-blues taldearekin batera, Quim Moya margolari katalanak artelan ikusgarri bat margotuko du kontzertuan zehar. Quim Moya iaioa da zuzenean, publikoaren aurrean, margotzen.