Itxi

Musika

Dokumentala

'Córtate el pelo': 60ko hamarkadako Nafarroako rocka gogoratuz

N.V. | eitb.eus

Gor diskoetxeak Nafarroan 60ko hamarkadan izandako musika mugimenduaren berri eman nahi du, dokumental batean. Dirua biltzeko kanpaina abiatu dute.

  • Los Huesos taldea agertzen da dokumentalean, besteak beste

    Los Huesos taldea agertzen da dokumentalean, besteak beste

Gor diskoetxe beteranoak ?Córtate el pelo? Marino Goñik zuzendutako dokumentalean lanean dihardu. 60ko hamarkadan Nafarroan izandako musika mugimenduari begiratuko dio lanak.

Proiektuaren bultzatzaileek finantzazio kolektiboko kanpaina hasi dute. 3.700 euro bildu nahi dituzte berorren bidez, editatze eta fabrikazio gastuei aurre egin eta estreinaldia eta SGAEk eta beste eskubide elkarte batzuek eskaturiko lege baimenak ordaintzeko.

Lanaren ardatza hamarkada horretan Nafarroan ?musika modernoko? taldeetan jo zutenekin egindako elkarrizketak izango dira, baita orduan komunikabideetan edo kontzertu aretoetan lanean ari zirenen lekukotasunak ere.

?Córtate el pelo?k orduko inarrosaldi politiko eta sozialari begiratuko dio, Gorreko kideek azaldu dutenez, eta ?estetika iraultzaile bat erabiliz bizimodu berri bat aurrera eramaten saiatu ziren gazteak? erakutsiko ditu, ?rocka, musika berri bat, entzun eta jotzen zuen belaunaldi bat?.

Los Jóvenes Los Condes Córtate el pelo

Los Jóvenes taldea, gero Los Condes izan zena

Lanean, Nafarroako hogei talde agertzen dira: Los Iruñako, Los Totem, Los Junior's, Los Brek's, Orquesta Oasis, Los Huesos, Los Jafans, The Zaras, Desertores S.L, Los Anakos, Los Rebeldes, Los Condes, eta garaiko beste elementu batzuk, hala nola irrati pirata ingelesak, Disco Expres, Joaquin Luqui, Maria Ostiz?

Los Brecks Córtate el pelo

Los Breck's taldea, Donostian

Arduradunen hitzetan, crowdfunding kanpaina azaro erdialdean bukatuko da, eta hil amaieran estreinatuko dute. Dirua biltzeko kanpainan parte hartu dutenek orduan jasoko dituzte beren sariak.